ñimiñoa, bainan soinu osoa!
Bidaiezko gitarra
Gitarra hau bereziki pentsatua izan da bidaiarako! Soinu kutxa Weissenborn (gitarra hawaiiarra) baten itxura du, bere neurria guttienekora murrizten da. Agian beroki baten azpian ezkutatuko duzu!
Zedroko mahaiak soinu handia emaiten dio, erantzun garbia eta argitasun handia izateko bereziki prestaturiko zur sare batekin. Intzaurreko soinu-kutxa berotasuna eta oihartzun handi bat emaiten du, eta kaobak, berriz, nota apalak eta xorrotzak askatzen ditu, barnatasunarekin, joko-estilo gehienak asetzeko.
Kaobazko giderak erantzun azkar eta dinamikoa eskaintzen du, erresonantzia eta soinu luzetasuna handiz. Arina eta eramaiteko izigarri errexa, edonora zoazela ere eraman ahal izango duzu.
Bertsio hau altzairuzko sokaka emaiteko egina izan daz, bainan egin daiteke nylonezko sokarentzat.
Hastapeneko prezioa : 1 250 €
