Egin ezazu zuhaur zure gitarra !
LUTHERIAKO IKASTALDIAK
Gitarra bat zure eskuekin egitea nahi duzu? Sar zaitez nire lantegian eta jantzi mantal bat. Lutheriaren artea erakutsiko dizut eta teknika modernoak edo antzinakoak erakutsiko dizkizut lutheria ikastaldi baten bidez. Gainera, zure gitarra jotzeko prest duzula itzultzeko harrotasuna izango duzu!
Praktika horrek luthierren ofizioaren oinarriak emanen dizkizu. Zur mota esberdinak arrabotatu, zerratu, moztu, azaleratu, hondoratu, usaindu, sentitu eta haien soinu eta tinbreak entzuten ikasiko duzu. Lan urrats bakoitzean gidatuko zaitut, keinu egokiak egin ditzazun. Pozez, beldurrez eta zalantzaz beteriko uneak biziko dituzu. Tresna baten sortzea lan zorrotza da oraino, batzuetan zailak diren aukerei aurre eginen diena. Bainan zure ondoan egonen naiz eta nire trebetasunarekin lagunduko zaitut.
Ikastaldiaren garapena
Lutheria ikastaldi horiek nire lantegian, Bastidan, iragaiten dira. Horrela, gitarra akustiko baten edo gitarra elektriko baten eraikuntzaren laguntzea proposatzen dautzuet.
Ikastaldiaren lehen egunean, zura eta zure gitarra osatuko duten pieza guztiak izango dituzu zure lan mahaian. Zur gordineko taulatik abiatuko zira.
Egitera eramanen zaituzten zereginak:
– Zuren prestaketa: mozteak eta neurritan jartzea
– Tresnaren zati ezberdinen eraikitzea : kutxa, mahaia, gidera, zubi, zubittoak.
– Musika tresnaren muntatzea
– Eskalaren banaketa
– Olio gogorrezko tresnaren akabera
– Sokak muntatze eta soinuaren doitze.
Ikastaaldi bukatzean, berehala goza dezakezun gitarra batekin etxera itzuliko zira.
Ikastaldiaren iraunpena
Ikastaaldi batek 3 eta 5 aste artean iraun dezake, hautatu tresnaren arabera. Egunero 7 orduak erritmo bizian eginen dituzue! Hilabete bat edo gehiagorako antolatzen ahal da. Aukera anitzen artean hautua duzu:
– Astean egun bat.
– Hilabetean aste 1 edo 2.
– Arratsaldeko klaseak egunean 3 edo 4 oreneko saioz.
Elgarrekin zehaztuko dugu ikastaldiaren antolaketa.
Ikastaldiaren edukia
Zur ebakitzea / piezen prestatzea : mahaia, bizkarra, gidera eta sahetseak / Arrosaren inkrustazioa / Mahai eta bizkarraren zur sarearen prestaketa eta jartzea / gideraren fabrikazioa / burua, takoia eta gideraren mozte eta zizelkatzea / gitarraren muntatzea / apainketa / eskalaren banatze / astoaren egite eta lotze / olio gogorrezko bukatze / klabeak, zubiak eta sokak jartzea eta soinuaren doitzea.
Ikastaldiaren prezioa
Ikastaldi baten kostua oroharrekoa da eta gitarra modeloaren arabera aldatzen da. Prezio horrek barne hartzen ditu:
– formakuntza,
– Tresnen mailegua,
– makina-erremintaren erabilpena
– kontsumigarriak,
– hornidurak : klabeak, zubittoak, sokak..
– Zurak.
* Prezio horrek ez ditu janaldiak eta aloimenduak barne hartzen.
Diru kopuru osoaren % 30eko aitzinkontu bat galdegina izanen zaizu zure praktikaren erreserbatzeko.
Nere lantegiaren kokapena
Kontaktua
Ikastaldi formulak
Gitarra klasikoa
Ikastaldia-
5 asteko ikastaldia
-
Gitarra ekoizpenaren formakuntza
-
Zurak eta hornidurak
-
Tresnen prestatze
-
Zure gitarra klasikoa
Gitarra akustikoa
Ikastaldia-
5 asteko ikastaldia
-
Gitarra ekoizpenaren formakuntza
-
Zurak eta hornidurak
-
Tresnen prestatze
-
Zure gitarra akustikoa
Gitarra elektrikoa
Ikastaldia-
3 / 5 asteko ikastaldia
-
Gitarra ekoizpenaren formakuntza
-
Zurak eta hornidurak
-
Tresnen prestatze
-
Zure gitarra elektrikoa
