Praktikan

Nola manatu zure gitarra

Gitarra akustikoak egiten ditut: klasikoak, flamenkoak, folkak, baita gitarra elektrikoak ere. Eredu bakoitza bakarra da, eragin ezberdinetan, nire esperientzian eta nire tailerrean gurutzatzen dituztan artistekin trukaketa ezberdinetan inspiratua. Proposatzen dituztan gitarra elektrikoak eta modelo bereziak, funtsean, neurrirakoak eginak dira.

150-200 ordu behar dira gitarra baten egiteko. Nire ekoizpena mugatua denez, zuen pazientzia proban jarri beharko duzue 4-6 hilabetez zuen musika tresna besarkatu ahal izateko. % 30eko aitzinkontu bat galdegina izanen zaizu eskaera baieztatzeko,

Gitarra bat eskatzea zure eta nire arteko abentura baten hastapena da. Zure gitarra osatuko duen elementu bakoitza gure arteko trukaketaren emaitza izanen da, eta zure gitarra tresna berezi bilakatuko du. Sorkuntza prozesu guzian, nire tailerra zabalik da, fabrikazio urrats ezberdinak jarraitu nahi badituzu.

Prest bazaude, hitzordu bat har dezakegu zure proiektua elkarrekin aztertzeko, horrela zure hautaketan gidatuko zintuzket eta elkarrekin zure etorkizuneko musika tresnaren soinu, estetika eta ergonomia ezaugarriak definituko ditugu. Neurrigabeko lana benetan!

Saskia
Itzuli gora