Archtop Nylon Jazz

Gitarra hau Jazz Archtop estandarra baino ttipiagoa da, oso erosoa da eserita edo zutik zaudenean jotzeko.
Egurraren alde, Libanoko zedroa aukeratu dut kutxarako, dentsitate eta kolore aldetik Espainiako altzifrearen antzekoa, baina berotasuna eta eztia ematen dio soinuari, soinu apalak oso biribilekin, eta soinu erantzun ez hain oldarkorra. Mahaiarendako, Englemann izeia nahi nuen, bere goxotasunagatik eta berehalako erantzunagatik. Tekla ebanozkoa da, eta latoizko arrasto diskretuak ditu. Ebanozko astoa dilindan da, mahaiaren malgutasun egokia ahalbidetzeko eta haren durundia bultzatzeko.
Estetika orokorraren alde, hemen itxura arin pertsonalago bat baieztatzen saiatu naiz, mahaian lauburu bat ebakiz eta entzumen bakar bat atxikiz. Guztia ebano sare diskretu baten bidez nabarmentzen da, gitarraren lerroak azpimarratuz. Kordiera eta astoak, instrumentuaren arintasun inpresio hori gordetzeko moduan landuak dira.

Aintzineko prezioa: 4 300 €

archtop_nylon_jazz

xehetasunak

Bizkarra eta sahetsak
Libanoko zedroa

Mahaia
Engelmann izeia

Gidera
Hondurako zurgorri

Tekla
Zubeltz edo palisandro

Zubia
Zubeltz edo palisandro

Buru zureztadura
Zubeltz edo palisandro

Ezurrezko zubittoa

Klabeak
Schaller « GrandTune » satinatua, zubeltzako botoiekin

Akabera Nitrozelulosakoa

AUKERAK

Florentziar edo Veniziar ebakitze

Aho desbideratua (sahetsean)

Soinu ataria

Mahaian lantzer

Beso euskarri

Goma lakazko berniza

Anplifikazioa

Zur batzuk aukeran dira (Rioko palisandroa), milesker nirekin harremanetan jartzeagatik prezioak ezagutzeko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Zur sarea
V + 5 ziri haizemail motakoa

Eskala 655 mm
21 lauki

Gideraren zabalera
buruan : 48 mm / Loturan 58.5 mm

Gideraren lotura
13.garren laukian

Gideraren loditasuna
buruan : 21 mm Loturan : 24 mm

Neurriak ::
Luzetasun osoa : 1020mm
Gorputzaren luzetasuna : 490 mm
Espalda : — mm
Gerria : — mm
Hanka : — mm
Sahetsen goratasuna : 75/80mm

Saskia
Itzuli gora