Trebetasun bat aurki ezazu

Sartu gitarra egile lantegi baten unibertsoan eta ezagutu gitarra egilearen lanbidea praktika intentsiboen edo ikastaldien bidez. Tailer bateko giroa zenbait orduz edo egun gehiagoz bizitzeko plazerra dastatuko duzu, eta zure lanaren fruituarekin berriz abiatzekoa, zure gaitasun eta gogoetara egokitzen den artisau batek gidaturik.

Lutheriako kurtsoak

Urte osoan zehar, denendako eskuragarri diren lutheria kurtsoak proposatzen dizkizuet, eta bereziki, artisau lutheriaren esperientzia egin nahi duten adin guzietako hasiberriendako. Ordu batzuetan edo egun batzuetan, musika tresnari buruz duzun ezagutza osatu ahal izango duzu musikari gisa, edo, besterik gabe, artisau lutheria deskubritu. Praktika hori orientazioa bilatzen duten ikasleentzat ere izan daiteke.

Lutheriako ikastaldiak

Gitarra egiteko interesa duten musikari eta gitarra zale guziei irekia da. Zure musika tresna egiteko behar dituzun hamarnaka piezen muntaketarekin bukatzen diren urrats anitzen ikasiko duzu.
Ez zira gitarra egile bilakatuko ikastaldi hau bukatzean, baina atseginez biziko duzu tailer bateko giroa zenbait astez, eta itzuliko zira zure gitarrarekin, zure gaitasun eta gogoetara egokitzen den eskulangile batek gidaturik.

Saskia
Itzuli gora