Gitaregile sutsua

2005ean, ITEMM (Le Manseko Musikaren Ofizioen Europako Institutu Teknologikoa) sartu nuen, Luthierren gitarra formakuntza bat segitzeko. Formakuntzan, Antoine Arroyo gitaregilea ezagutzeko zori handia ukan dut, denbora baliotsua eta aholku onekoak eskaini baitit. Sekula ez diot behar beste eskertuko proiektu honetan izan duen babesa.

2007an nire ametsa bete zen azkenean, nire lutheria lantegiak ateak ireki zituen. Izigarri azkar piztu zitzaidan legengo soinuak arraberritzeko jaidura. Inspirazio iturri ukiezina da niretzat! Garaiak, itxurak, lehenengo jakintza abandonatuak aurkitu ahal izan ditut. Gaur egun, teknika horiek eragin handia dute, eta nire metodoak garatzen ditut. Metodo horiek zorroztu egiten ditut nire urteetako esperientzian.

Nere trebetasuna

Egiten dudan eredua edozein dela ere, nere gitarra guziak arta handiz eginak dira, eta guziek baldintza zehatzak betetzen dituzte : dohain ergonomikoak, soinu argitasuna, tinbrearen oreka eta aberastasuna, notaren zehaztasuna. Nire gitarrak eskuz egiten dira erabat, eta eraikuntza-etapa guziak menderatzen ditut: zuraren hautatzea, ebakiak, mihiztadura eta berniza aukeratzen ditut.

Nere lanean Espainiako lutheria tradizionalak eragin handia du, eta antzinako soinuen zaharberritzeetan lortutako lehenengo teknikekin lotzen dut. Nire gitarren mihiztadura guztiak “solera” baten gainean egiten dira, horrela, zura sekulan ez behartzea lortzen da, baizik eta prozesu osoan gidatzea. Lotura guztiak kola naturalarekin egiten dira (hezurren, arrainen, neronen kola), dituen ezaugarri paregabeengatik aukeratuak. Tresnaren azken hestea sokaz egiten da, soinuan indarrik egin gabe tinkatze homogeneoa ahalbidetuz.

Gitarra lantegi bat Euskal Herrian.

Lantegia

Bastidan kokatua, XIV. mendeko Bastida nafartarra, Frantziako herririk ederrenen artean sailkatua, nire tailerra « Darrieux aletegia »-ko lehen solairuan dago. Instrumentuak entseatzeko erakusketa gela eder batean irekitzen da, nun gitarra klasikoak eta folkak nabarmentzen diren bere sabai gorako zurzerian. Zolan, bere tailerran eskulan lanerako lasaitasun da nagusi: zaharberritzea, mantentzea, moldaketa eta tresnen fabrikazioa. Lantegia jendearentzat irekia da, eta bezeroa edo bisitaria izan, plazer bat hartzen dut lutheria jaidura partekatzeko.

Irekiera eta ordutegia :
Astelehenetik ostiralera,
9:30-12:30 & 14:00-18:00

Helbidea :
Hazparneko bidea 50
Bastida 64240

 

Atelier

WORKSHOP

Lantegi zerbitzuak

Nire lantegian era guztietako lanak proposatzen ditut, beti arta handi berarekin: edozein dela ere zure gitarraren eredua edo balioa. Orain dela 18 urtetik, nire bezeroen eskaera anitzek tresna bat egokitzera, konpontzera, eraikitzera edo pertsonalizatzera eramaten naute.
Gitaregile sutsua, instrumentu akustikoetan zein elektrikoetan esku hartzen dut. Galderarik baduzu, zatoz nire lantegira. Gustura hartuko zaitut han, elgarrekin azter dezagun zure proiektua.

Saskia
Itzuli gora