Flamenko xuri & beltza
GITARRA FLAMENKOA
Gitarra eredu hau nire gitarra klasikoetik bestelakoa da. Gitarra sinple eta eraginkorrak gustatzen zaizkit, hemen saiatuko naiz soinu indartsuago eta bortitzago bat sortzen. Eskuz egina, kalitate bikaineko zur bereziekin : mahaia 70 urteko espainiar izeiaz eta gorputza 50 urteko lehen mailako altzifrez, larru egitura izugarrizkoarekin. Gitarra horren arintasun ikaragarrizko eraikitzeak erantzun lehergarri bat eskaintzen dio, dinamika handi batekin. Soinua zinez ohargarria da, baxu tonalitatean sakona eta durunditsua, mediuma tonalitatean zoragarriki orekatua eta goi tonalitatean zehatza eta argitsua. Ozentasun flamenko klasikoa eskaintzen du, nortasun baieztatu batekin.
Beste eskal bat nahi baduzu, gider zabalera edo gerria desberdina, edo nire ereduetan aurkitzen ez duzun beste edozein ezaugarri, neurrizko gitarrak ere egiten ditut. Ez izan dudarik nirekin harremanetan jartzeko, zure proiektua azaltzeko, atseginez erantzungo dizut.
Hastapeneko prezioa : 2 500 €
Xehetasunak
Bizkarra eta sahetsak :
altzifre edo palisandro
Mahaia :
europako izei edo zedro gorri
Gider :
Hondurako zurgorri
Diapasoia :
zubeltz (ebanoa)
Astoa :
zubeltz edo palisandro
Buru zureztadura :
Zubeltz edo palisandro
Zubiak :
hezur
Klabeak :
Letoi leundua bolizko botoiekin
Akabera :
Nitrozelulosa
AUKERAK
Ebakitze
Florentziar edo Veniziar
Klabeak
Ebanozko klabeak / Pegheds Wittner motako klabeak
Aho desbideratua
(sahetsean)
Mahai lantzer
Beso euskarri
Goma lakazko berniza
Anplifikazioa
Zur batzuk aukeran dira (Rioko palisandroa), milesker nirekin harremanetan jartzeagatik prezioak ezagutzeko.
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Zur sarea
7 ziri arindutako
Eskala
650/655/660mm – 19 lauki
Gideraren zabalera
Buruan : 49/50 mm / Loturan 60 mm
Gideraren lotura
12.garren laukian
Gideraren loditasuna :
Buruan 21 mm
Neurriak :
Luzetasun osoa : 990mm
Gorputzaren luzetasuna : 490 mm
Espalda : 280mm
Gerria : 240mm
Hanka : 370mm
Sahetsen goratasuna : 90/95mm
Pizua : 1.40kg
