Gitarra bat zure eskuekin egitea nahi duzu? Sar zaitez nire lantegian eta jantzi mantal bat. Lutheriaren artea erakutsiko dizut eta teknika modernoak edo antzinakoak erakutsiko dizkizut lutheria ikastaldi baten bidez. Gainera, zure gitarra jotzeko prest duzula itzultzeko harrotasuna izango duzu!
Praktika horrek luthierren ofizioaren oinarriak emanen dizkizu. Egur mota esberdinak arrabotatu, zerratu, moztu, azaleratu, hondoratu, usaindu, sentitu eta haien soinu eta tinbreak entzuten ikasiko duzu. Lan urrats bakoitzean gidatuko zaitut, keinu egokiak egin ditzazun. Pozez, beldurrez eta zalantzaz beteriko uneak biziko dituzu. Tresna baten sortzea lan zorrotza da oraino, batzuetan zailak diren aukerei aurre eginen diena. Bainan zure ondoan egonen naiz eta nire trebetasunarekin lagunduko zaitut.
Nola iragaiten dira lutheria-ikastaldiak ?
Nire tailerrean iragaiten dira, Bastidan, XIV. mendeko Bastida nafartara, « Frantziako herririk ederrenen » artean sailkatua. Lehen egunetik, gitarra osatuko duten egur eta hornikuntza guziak ukanen dituzu zure alkian. Zure tresna egingo duzu egur gordinez abiatuz azken muntaketaraino! Urratsez urrats lagunduko zaituztet fabrikazio prozesu osoan eta zuen zereginetan gidatuko zaituztet. Zure eskuragarritasunaren eta gogoaren arabera, aukera ezberdinen artean hauta dezakezu: kurtsoak edo ikastaldi trinko bat.
Lutheria ezagutu behar duzu?
Lutheria kurtso eta ikastaldi hauek hasiberrientzat zuzenduak dira, luthier ofizioa deskubritu nahi dutenei. Ez da gaitasun berezirik behar. Motibazioa eta musika tresna eder bat egiteko gogoa besterik ez! Ohar zaitez pazientziaz eta, batez ere, kontzentrazio handiz jokatu beharko duzu.
Probatu nahi duzu ?
Hemen aurkituko duzu behar duzun informazio guztia, garapena, edukia, tarifa eta antolaketa.
Artikulu hau gustatu bazaizu, parteka ezazu!
