Nire ekoizpenaren zati txiki bat ere bada, gitarra bereziak neurrira egiten dituztana. Hau da nire azken sorkuntza. Jumbo Cutaway Maestroren ondoren, gitarra elektriko bat sartu zen 2022ko abuztuan. Gibson Les Paul 59ren kopia bat !
Les Paul « Gau-argi » hori blues jokalari batentzat egina izan da. Lau hilabete pasatu ditut emaitza horretara heltzeko, ez bainaiz Les Paul honetan bakarrik zentratu, eraikuntza paraleloan egina baita beste gitarra bat, Jumbo Cutaway Maestro.
Estetika
PRSn inspiratu naiz, izigarria maite baitut haien aztigarezko mahaiak. Eskuz igurtzitako kolore beltz batez nabarmendua, zurrrak eragin handia du. Astigareko txertatutako logotipoa mekanikaren inguruan, Ziloka elektronikoetako tapak ere astigarrez eginak, halako dotorezia bat ematen diote gitarraren estetika orokorrari.
Gibson lutheriari leialki egon naiz : hondurako zurgorrizko gorputza, zurgorrizko gidera eta buruko zureztadura ebanoz. « Slim taper » profilean zizelkatutako giderak jokoaren sentsazioa eta gozagarritasuna hobetzen ditu, medium jumbo freteek jokalarien lana errexten dute.
Konfigurazio elektronikoa
SP Custom mikrofonoetatik aukeratua, Frantziako artisau enpresa ttipi bat, gama altuko mikrofonoak eskuz egiten dituena. Hau Origin 62 « set bat da, PAF zaharren azken erreplika, humbuckerraren jatorriaren soinua bilatzen duena. ’62 bertsioa, lañotasuna da gideraren jarrean, hozka egiten du baina baxu tonalitatean nolabaiteko eserlekua du zubi-jarrean.
Azken joia honen argazkiak ikusteko, hemen da! >>>
